euskaraespañol

Lankidetza hitzarmena Real Sociedaden eta UPV/EHUren artean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/28

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) errektore Nekane Balluerkak eta Real Sociedad SADeko eta Real Sociedad Fundazioko presidente Jokin Aperribayk bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute. Hitzarmenak balioko du ahaleginak batzeko elkarrekin ekintzak gauzatzen Unibertsitateko kideen artean, futbolaren sozializazioari, hedapenari, azterketari eta sustapenari dagokienez, baita erakunde sinatzaileen jarduerarekin lotutako elkar aholkularitza bultzatzeko ere.

Gainera, hitzarmen horri esker (lau urteko indarraldia izango du), bi aldeek konpromisoa hartzen dute instalazioak erabiltzen uzteko, aurreikusitako jarduerak gauzatu ahal izatearren, baita hitzaldiak eta ikerketa proiektuak antolatzeko eta UPV/EHUko ikasleen partaidetza bultzatzeko ere Real Sociedad Fundazioaren eta klubaren berezko gaietan, prestakuntza helburuekin.

Real Sociedad Fundazioko presidente Jokin Aperribayk bere esker ona azaldu du Euskal Herriko Unibertsitatearekiko, eta nabarmen du zeinen garrantzitsua den hitzarmena klubarentzat hezkuntzaren eta kulturaren arloetan, gure fundazioaren izateko arrazoiaren bi euskarri baitira. UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak honako hau adierazi du: “Hitzarmen bat baino gehiago da. Bideak urratzen ari gara etorkizunari begira, eta alderdi hori oso garrantzitsua da guretzat. Badirudi Unibertsitatea kiroletik urrunduta dagoela, baina ez da hala. Kirolak esparru ugari ditu Unibertsitatean, ikasketan, ikerketan… Dagoeneko egin ditugu zenbait gauza Realarekin batera, eta hitzarmen honek egonkortasun handiagoa ematen dio lankidetza horri”.