UPV/EHUko Informatika Fakultatearen eta Eurohelp-en arteko hitzarmena

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/16

Azken urtetan, Universidad del Pa´si Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatea eta Eurohelp elkarlanean aritu dira berrikuntza eta ezagutza sortzeko helburuarekin, beti ere lurraldearen ekonomia eta gizarte garapena sustatzeko asmoz. Lankidetza horren ondorio zuzena da sinatu berri duten unibertsitate-enpresa gela hitzarmena. Unibertsistatea eta enpresa uztartuz, etorkizuneko ingeniariak formakuntza osatua jaso dezan sinatzaileen lan egiteko asmo sendoa erakusten du hitzarmen honek.

Hitzarmenaren arabera, 2. mailatik aurrera ikasleak enpresan praktikak burutu ahal izango ditu bere formakuntzaren osagarri; baita proiektu berritzailetan parte hartu, mintegi eta hitzaldietara joan… Lehen urte honetan 12 ikaslek hartuko dute parte enpresa-gelan, beraien lanbide ibilbideari hasiera emanez.

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatea inguruko 100 enpresa baino gehiagorekin harremantzen da eta horrela fakultateko ikasleek enpresetan praktikak edota gradu/master amaierako lanak burutzen dituzte.