euskaraespañol

Ikasiker bekak deitu dituzte

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/30

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak Ikasiker lankidetza beken deialdia egiten du 2018ko irailaren 1etik eta 2019ko irailaren 30era bitarteko eperako. 160 Ikasiker lankidetza beka deitzen dira, administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate ikasleak, ikasketak egiten dituzten bitartean, lankidetzan aritu ahal izan daitezen Eusko Jaurlaritzak aitortutako Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko ikerketa eta bikaintasun zentroetan (OIBZ), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI) eta ikerketa kooperatiboko zentroetan (IKZ), hain zuzen ere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa kreditatutakoetan, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Deialdiaren oinarriak EHAAn argitaratu dira maiatzaren 31an, ostegunaz.

Badira bi modalitate:

- A modalitatea (ikasturtean zehar, 2018ko irailetik 2019ko ekainera): 120 beka, bakoitza 2.500€ takoa.
- B modalitatea (udako aldian zehar, 2019ko ekainetik irailera bitartean): 40 beka, bakoitza 500€ takoa.