euskaraespañol

Arkitektura budista ikusgai Arkitektura Goi Eskola Teknikoan

'Ibilbidea lasaitasunerantz' erakusketak ibilbide berezi bat egitea proposatzen digu, 20 tenplu budista bertatik bertara ikusteko

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2019/11/20

Irudia

Ibilbidea lasaitasunerantz erakusketa zabaldu da UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioaren barruan. Euskal ikusleek zurez eraikitako tenplu budisten arkitektura bertatik bertara ikusteko aukera izatea da asmoa, eta beste kultura batzuetako zurezko arkitektura batzuk erakustea ere bai.

Weiqiao Wang arkitektoa da Ibilbideak lasaitasunerantz erakusketaren komisarioa. Bertan, Txinako Zhejiang eskualdeko mendietako hogeiren bat monasterioren plano, argazki eta maketak egongo dira ikusgai; besteak beste, Zazpi Pagoden Tenpluarenak.

Erakusketan tamaina handiko bi maketa daude ikusgai. Urtarrilaren 24ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostiralera, Arkitektura Eskolan. Eta erakusketa ospatzeko, abenduaren 13an 13etan Txinatik etorritako bi arkitektura irakasleen hitzaldia izango dugu tenplu budisten inguruan, Liu Diyu Tongjiko Unibertsitatetik eta Ding Yao Tianjineko Unibertsitatetik izango dira gurean.  

Weiqiao Wang erakusketaren komisarioak Shangain eta Madrileko Unibertsitate Politeknikoan egin zituen ikasketak, eta beste unibertsitate batzuetan ere ikasi du, hala nola Harvard-en. Bere lanetan, monasterio budistak eta zistertarrak konparatzen ditu alderdi arkitektonikoan aintzat hartuta. Horretarako, ehundik gora monasteriotan ibili da Txinan, eta gaur egun, monasterioetako espazioei eta bizimoduari buruzko ikerketa-lan betean murgilduta dago.