euskaraespañol

Hiriko baratze ekologikoaren ikastaroa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/03/08

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko irakasleek, Arabako Campuseko baratze ekologikoa koordinatzen dutenek, 'Hiriko baratze ekologikoan hasteko ikastaroa' antolatu dute. Ikastaro horretan izena emateko aukera dute hiriko nekazaritza ekologikoan interesa duten guztiek, baina UPV/EHUko eta, oro har, hezkuntza komunitateko langileek izango dute izena emateko lehentasuna.

Oraingo honetan, bi modalitatetan eskaintzen da, euskaraz eta gaztelaniaz, arratsaldeko ordutegian.  Ikastaro bakoitzak 8 saio ditu, bakoitza 3 ordutakoa, eta 2021eko martxotik maiatzera bitartean emango da.

Izena emateko azken eguna martxoaren 8a da.

Inskripzioa zuzenean egin daiteke esteka honetan:

https://cutt.ly/TkTXg5R

Ikastaroari buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke:

https://www.hazicampusa.eus/eu/hiri-ortu-ekologikoei-buruzko-ikastaro-berria-2/