euskaraespañol

Daniel Eceizabarrena zientzien adarreko Ikasketa Amaierako Sari Nazionalaren irabazle

BCAMeko doktorego ikasleak eskuratu du matematiketako lehen postua unibertsitate gradua distira handienaz amaitu duten ikasleei esleitutako sari hauetan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/28

Irudia
Daniel Eceizabarrena.

Ikasketa Amaierako Sari Nazionalak Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak urtero esleitzen dituen sari ofizial itzaltsuenak dira, unibertsitate ikasketak distira handienaz amaitu dituzten ikasleei zuzenduak. Sari horiek eskuratzen dituztenei, haien titulazioko ikasle onenak izatea ez ezik, aitortu egiten zaie haien jakintzagaiko adarrean estatuko lurralde osoko ikasle onenak izatea: zientziak, osasun zientziak, arteak eta giza zientziak, gizarte eta lege zientziak edo ingeniaritza eta arkitektura.

Daniel Eceizabarrena BCAMeko (Matematika Aplikatuen Euskal Zentroko) doktorego ikasleak zientzien adarreko 9 sarietako bat eraman du unibertsitate ikasketak 2014 eta 2015 artean bukatu zituzten ikasleentzako sari hauen azken deialdian. Beraz, Matematiketan puntuazio onena duen graduatua bihurtu da, bere ikasketetan lortu zuen notari eta bere curriculumeko merituen balorazioari esker.    

Daniel 2016ko irailean hasi zen BCAMen doktorego ikasle gisa BCAMeko uhin lineal eta ez linealen ikerketa ildoan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Matematikako Gradua eta, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Matematiken eta Aplikazioen Master bat eskuratu ondoren (2016). Egun, Talbot efektuaren eta Riemannen funtzio ez-diferentzialaren arteko elkarrekintzari buruzko doktorego tesia prestatzen ari da Luis Vega UPV/EHUko irakaslearen gain-begiradapean, FPU beka bati esker (FPU15/03078 erreferentzia). Beka hori Hezkuntza Ministerioak esleitu zion 2015eko deialdian.

Harentzat horrek duen esanahiaz galdetuta, Danielek adierazi du oso pozik dagoela, “egindako lana aitortzen duelako”. Jabetzen da sari hauetara aurkezten diren espedienteen arteko aldean oso txikia dela, eta parte hartzaile guztiek dituztela behar merituak irabazteko; beraz, “oso harro” dago lehen saria irabazi izanaz.