euskaraespañol

Daniel Innerarity, humanitateen arloan, eta Arkaitz Carracedo, biologiaren arloan, Ikerketa Sari Nazionalak

Espainiak ikerketa zientifikoaren arloan duen aitorpenik garrantzitsuenak dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/10/10

Irudia
Daniel Innerarity eta Arkaitz Carracedo. | Argazkia: UPV/EHU.

Ramon Menéndez Pidal Ikerketako Sari Nazionala eman diote Daniel Innerarity Grau Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileari. Epaimahaiak aitortu du bere ikerketak demokraziaren printzipio arauemaileak egungo gizarteetara egokitzen eta ulertzen agunduko duela, eta horrek politika hobeto ezagutzea eta giza bizikidetzarako ekarpen bereziki garrantzitsua egitea dakarrela, demokrazia konplexuaren teoriaren bidez.

Innerarity Ikerbasque ikertzailea da UPV/EHUn, gainera Inteligentzia Artifiziala eta Demokrazia Katedraren titultatua da Florentziako Europako Institutuan.

Bestalde, Margarita Salas Gazteentzako Ikerketa Sari Nazionala, biologia arloan, Arkaitz Carracedo Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileari eman zaio. Epaimahaiak saritu du  minbiziaren ikerketaren abangoardianrengatik eta  garrantzi handiko gaiak jorratzeagatik, bereziki  bere ikerketan minbizi-zelulen seinaleztapenean eta metabolismoan, lidergo zientifikoko posizioa eta nazioko eta nazioarteko potentzial handia lortu duelako.

Carracedo UPV/EHUko irakasle elkartua eta Ikerbasque ikertzailea da. 2010ean, bere ikerketa-ildoa ezarri zuen CIC bioGUNEn, in vitro eta in vivo minbizi-zelulen ezaugarri biologiko bakarrak aztertzeko helburu nagusiarekin.

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak Ikerketako Sari Nazionalak ematen ditu, ikerketa zientifikoaren arloan Espainiak duen aitorpen garrantzitsuena. Diana Morant ministroak nabarmendu duenez, sari horiek gure herrialdean egiten den zientziari balioa ematen diote, aparteko karrerak dituzten ikertzaileen lanari esker, beren bizitza ezagutza sortzen eta gizartearentzako aplikazioetan helaraztea ematen baitute.

Ikerketako Sari Nazionalak

Ikerketako Sari Nazionalak 1982an sortu ziren, modalitate bakoitzeko 30.000 euroko zuzkidura dute eta beren ikerketa-arloetan eta zientzia-arloetan nazioarteko garrantzia duten lan profesional nabarmena egiten ari diren Espainiako ikertzaileak saritzen dituzte.

Halaber, zientziaren aurrerapenari, gizakiaren ezagutzari eta bizikidetzari, teknologiaren transferentziari eta gizateriaren aurrerapenari laguntzen dioten ikerketa-ibilbideak aitortzen dituzte.

Edizio honetan, onartutako 83 kandidaturetatik % 78 (gizonezkoak) eta % 22 (emakumezkoak) izan dira. Sarituen batez besteko adina 62 urtekoa da.

Edizio honetan, halaber, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak modalitate bat deitu du lehen aldiz, beren karreren lehen etapetan lorpen garrantzitsuak lortu dituzten Espainiako ikertzaileen meritua bereizteko. Sari horiek 30.000 eurokoak dira modalitate bakoitzeko, eta gehienez 40 urte dituzten eta Espainiako erakunde batean nazioartean lan garrantzitsua eta aintzatetsia egiten ari diren pertsonei zuzenduta daude. Onartutako 185 kandidaturetatik, % 61 (gizonezkoak) eta % 39 (emakumezkoak) izan ziren, eta sarituen batez besteko adina 38 urtekoa izan zen.