euskaraespañol

Daniel Tamayoren paisaia "tipikoa"

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2020/10/21

Irudia
Daniel Tamayo, Arantza Lauzirika eta Edurne González. Argazkia: UPV/EHU.

1970eko azaroaren 26an, duela 50 urte, Arte Ederretako Goi Eskola hasi zen. Eskola inauguratu zuen ikasleetako bat, Daniel Tamayo, Arte Ederren Fakultateko irakaslea da gaur egun. Bizitza erdia irakaskuntzan eman ondoren, erretiroa hartzear dago.

50 urteko ibilbide paralelo hori aitortzeko, Fakultateak Daniel Tamayoren pieza bat inauguratu du zentroaren fatxadan. Azaroaren amaierara arte ikusi ahal izango den lana tamaina handiko (1,20 m x 2,90 m) sorkuntza digitala da.

"Fantasiazko paisaia da, elementu alegorikoz betea. Azken finean, elementu ezberdinak dituen collage bat da: zirkulu kromatiko bat, ibai bat, adar bat eta artea eta biologia lotzen dituzten elementuak, besteak beste ", azaldu du egileak.

Modu digitalean asmatutako, prozesatutako eta egindako lanak Daniel Tamayoren paisaia "tipikoa" erakusten du, bere lanik berrienean errepikatzen diren elementuen multzoa.