euskaraespañol

DBHko ikasleak kazetari, politologo, publizista… ikasten, UPV/EHUn

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/06

Irudia

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, DBHko ikaslek parte hartu dute tailer honetan: “Merkataritza-gune handia edo herriko denda txikia? Erabaki eta Konbentzitu!” Horrela, gizarte zientziak ezagutu dituzte. Ikasleek kazetari, publizista, soziologo, politologo edo Ikus-entzunezko komunikazio lanbideak izan dituzte goiz batean. Pasaia-Lezo Lizeoko eta Arratia BHIko ikasleak izan dira protagonistak. Tailerraren aurkezpenean Nora Abete, UPV/EHUko ikasle ohia eta Eusko Jaurlaritzako Kontsumobideko zuzendariak parte hartu du.