euskaraespañol

UPV/EHUk bat egiten du EUEBrekin Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunean

Espainiako unibertsitateak lanean ari dira talentua dibertsitatearen barruan sustatzeko

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/12/03

Irudia

EUEBek, Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Batzarrak gaur, abenduak 3, ostirala, Desgaitasuna duten Nazioarteko Eguna ospatuko du aurten  ere, goi mailako prestakuntzaren bidez desgaitasunen bat duten pertsonen talentua ahalduntzeko eta bultzatzeko unibertsitateek egiten duten lanari balioa emanez. Unibertsitatearen helburu nagusietako bat da, 2030 Agendaren 4. helburuaren arabera (Garapen Jasangarriaren Helburua), pertsona guztientzako kalitatezko hezkuntza ahalbidetzea, eta oinarrizko prestakuntzaz haragoko eskubidea izan dadin bermatzea.

Bideo batean, EUEBko Ikasleen Gaietarako Batzorde Sektorialak eta Unibertsitateko Pertsona Desgaituei Laguntzeko Zerbitzuen Sareak gogorarazi dute Espainiako unibertsitate erakundeetan urtero 23.000 pertsonak baino gehiagok ikasten dutela, «kolore paleta desberdina» dutelarik, eta laguntza emateko zerbitzuek «mihise hori koloreztatzeko tresnak» ematen dizkietela. Unibertsitateek, hartara, «dibertsitatearen barruko talentua erakutsi nahi dute, eta gizarte bidezkoagoa, berdintasunezkoagoa eta irekiagoa marraztuko duten profesionalak prestatu nahi dituzte».

Unibertsitateko ikasketak izateak aukera ematen die desgaitasuna duten pertsonei enplegagarritasuna nabarmen hobetzeko. Datu hori ez da azpimarratu ohi, baina oso garrantzitsua da, pertsonen autonomiak eta duintasunak independentzia ekonomikoa eta lehiakortasuna behar baitituzte lan merkatuaren barruan. Ez da hori enpresen barruko kupotzat jo behar, Espainiako unibertsitateetan ikasi duten pertsona desgaituek etorkizun profesionala garatzeko beharrezko ezagutzak eskuratu eta gaitasunak eta trebetasunak garatu baitituzte, haien talentua soilik kontuan harturik, ez besterik.

Unibertsitateek, haien laguntza emateko zerbitzuen bitartez, aurrerapen pertsonal horretan laguntzen dute, baliabideak eta aukerak eskainiz gure ikasgeletan irisgarritasun unibertsala errealitate izan dadin, eta ez soilik etorkizuneko helburu bat.

Testigantza zerrenda jasotzen duen esteka