euskaraespañol

Unibertsitate osasuntsuen eguna

Noiz eta non

2018/10/04, 00:00 - 00:00

Kokapena

Araba

Irudia

Deskribapena

Ostegunez, urriak 4, unibertsitate osasuntsuen eguna ospatuko da. Hori dela eta, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak, REUS Unibertsitate Osasuntsuen Espainiar Sareko kide izaki, zenbait jarduera antolatu du hiru campusetan odola emateko kanpaina esaterako eta, horretara, REUSek proposatutako erronka hartuko du parte, sarea osatzen duten unibertsitate guztien artean 5.000 odol emate baino gehiago lortzeko.

Arabako campusari dagokionean René Cassin kalean (Farmazia Fakultatearen atzealdean) 16:15etan hasi eta 20:30ak bitartean egingo da, Arabako Odol Emaileen Elkarteak bertan jarriko baitu bere autobusa. Ekintza honez gainera, Hezkuntza eta Kirol Fakultateak ‘UPV/EHU osasuntsua’ izeneko jardunaldia antolatu du, ikasleei eta, oro har, hiritarrei irekita.

Jardunaldia Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen areto nagusian (Lasarte ataria, 71. Gasteiz) egingo da 10:00etan hasita, honako programa honekin:

- 09.45. Jardunaldiaren irekiera: Iván Igartua, Arabako Campuseko errektoreordea.

- 10.00. Elikadura osasuntsua: Nola garatu zure asteko menua egun batean (MAPFRE)

- 11.00. Euskal gizarte aktiboa lortzeko egitasmoa: MUGIMENT (Mikel Bringas)

- 12.00. Cannabis & Tabakoaren binomia ulertzea: efektuak eta ondorioak (GRUPO EVICT. Ana Esteban)

- 13.00. Ongizate emozionala: Mindfullness (Mercedes Sainz)