euskaraespañol

Gizarte langintzaren nazioarteko eguna

Noiz eta non

2018/03/20, 15:00 - 00:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Astearteaz, martxoak 20, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak eta Arabako Gizarte Langintzako Elkargo Ofizialak zenbait ekitaldi antolatu dute Gizarte Langintzaren nazioarteko eguna ospatzeko.

Jarduerak unibertsitateko kide guztiei zuzendu zaizkie eta, bereziki, gizarte langintzako profesionalei.

 

Programa

15.00-17.00

Arabako Campuseko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko gimnasioan (hezkuntzako eraikina)

‘Sufrimenduaren gorputz soziala’.  UPV/EHUko Gizarte Langintzako graduko 3. ikastaroko ikasleek garatutako jarduera, ‘Jardute Profesionalerako Sarrera’ irakasgaiaren barruan.

17.00-18.30

Arabako Campuseko unibertsitate pabiloiko ikuskizunen aretoa

‘Gizarte langintza, generoa eta maskulinitatea: aukerak eta erronkak’ hitzaldia, Ritxar Bacete gizarte langile eta ‘Nuevos hombres buenos: la masculinidad en la era del feminismo’ lanaren egilearen eskutik.

Aurkezpena: Gotzon Villaño eta Edurne Aranguren.