Hezkuntza eta Kirol Fakultateko graduko ikasleek eta Arabako Campuseko Esperientzia Geletako ikasleek beren esperientzia eta bizipenak kontatu dizkiote elkarri, guztien artean zirrimarratzeko zein ildotatik hel gintezkeen nahi genukeen etorkizun bidezkoago, kulturartekoago eta jasangarriago horretara.
| English
-
Edateko ura tratatzeko instalazio eramangarrien fabrikazioa, Think Big 2022 enpresa-ideiarik onena
-
Etxetresna elektrikoen balio-bizitza optimoa aztertu dute, ingurumen-inpaktuak murrizteko
-
Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolak buia ozeano-meteorologiko berria instalatu dute Bizkaiko uretan pertsonen segurtasunerako erabiltzeko
-
TECNALIAk eta UPV/EHUk areagotu egin dute beren lankidetza indar handiagoz aritzeko ikerketan eta enpresetarako ezagutza transferentzian
-
Pornoaren gehiegizko kontsumoak eragin kaltegarria dauka gazteen osasunean eta afekziozko ikaskuntzan
Belaunaldi desberdinak garapen jasangarriaz solasean
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2019/02/25

UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kulturartekotasuneko Minorrean ikusi zuten beharrezkoa zela belaunaldien arteko topaketa bat egitea graduko ikasleen eta UPV/EHUko 55 urtetik aurrerako ikasleen artean. Hezkuntza esperientzia berritzaile horren helburua zen espazioak sortzea kultura eta belaunaldi desberdinetako pertsonek elkarrekin ikasteko, beren esperientziak, ikuspegiak eta emozioak elkarri azaltzeko, eta guztien artean begiesteko lortu gura luketen etorkizuna, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eta 2030 Agenda erreferentzia hartuta.
Lehendabizi, tailerrak egin zituzten ikasgelan, gero graduko ikasleek gutunak idatzi zizkieten Esperientzia Geletako ikasleei hainbat GJHren inguruan, eta azkenik erakusketa bat antolatu eta belaunaldien arteko topaketa bat egin zen, non bakoitzak bere esperientziak, bizipenak eta oroitzapenak azaldu zituen, eta solaskideek elkarrekin zirrimarratu zuten zein ildotatik hel gintezkeen nahi genukeen etorkizun bidezkoago, kulturartekoago eta jasangarriago horretara.
Gizarte eraldaketarako ekimen hau Zabalketa elkartearekin batera egin da, eta Boliviako ICO erakundearekin lankidetzan, «Ingurumenaren Gobernantza Parte hartzailea» izeneko programaren baitan. Gainera, laguntzaile izan dira Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Arabako Foru Aldundia eta Vital Fundazioa.