euskaraespañol

UPV/EHUko hamar ikaslek tailer batean parte hartuko dute, CERNen

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/31

Irudia
Hautatutako ikasleak. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko hamar ikaslek zuzenean ezagutuko dituzte CERNeko fisikari eta iketzaileek garatutako azken teknologiak; CERN munduan zientzia ikerketarako zentro handienekotzat eta onenetakotzat jotzen da. Hautatutako ikasleak Genevan izango dira (Suitza), azaroaren 11tik 23ra, eta esperientzia Finlandia, Italia eta Montenegroko 30 ikaslerekin partekatuko dute.

Ekimen hori funtsezko ikerketak pertsonen bizitzan duen eragina erakusteko proiektu pilotu batean sartzen da. Programaren izena CBI @Basque Country University Araba Campus da; IdeaSquare-n sartzen da, CERNen instalazio berezi batean, zeinak gizartearen eta komunitate zientifikoaren arteko sinergiak sustatzen baititu.

Tailerraren helburuak ikasle taldeek CERN zer den ikastea da eta zentro horretan jendearekin zuzenean elkarreraginean jarduteko zer gertatzen ari den ikastea, usteak apurtuz disruptiboki nola pentsatu jakitea eta gizarte-alderdiek eta teknologiak elkarrekin konektatzeko etorkizuneko eszenatokiak nola eraiki jakiteko.

Bi astean, ikasleek etorkizuneko prototipoei teknologia aplikatzeko proiektua egingo dute, NBEak ezartzen dituen Garapen Jasangarrirako Helburuen arabera, besteak beste: pobrezia, osasuna, hezkuntza, klima aldaketa edo saneamendua.

Proiektu hori aurrera eraman da, UPV/EHUren, BIC Arabaren (Arabako enpresa eta berrikuntza gunea) eta Ineustarren (Zientziaren Industriaren Elkartea) elkarlanari esker.

 

Hautatutako ikasleak

Idoia Ruiz de Apodaca (Energia Berriztagarrien Ingeniaritza), Mikel Valderrama Larrinaga (Ingeniaritza Mekanikoa), Sara Alonso (Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritza), Maialen Moreno (Energia Berriztagarrien Ingeniaritza), Jorge Aarón Morán Holguín (Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikako Ingeniaritza), Beñat Martinez de Aguirre (Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa), Xabier Uralde (Ingeniaritza Mekanikoa), María del Mar Rigo (Finantzak eta Finantza Zuzendaritza), Andy Dávalos Morales (Negozioen Kudeaketa) eta Felipe Arce (Farmazia).