euskaraespañol

Haurtzaroko eta nerabezaroko biktimizazio motak, IX. Antonio Beristain Topaketaren ardatza

Noiz eta non

2019/11/21 2019/11/21, 09:30 - 18:30

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Antonio Beristain irakaslearen omenezko IX. Topaketa Biktimologikoa, izenburu honekin: «Erauzitako haurtzaroa eta nerabezaroa eta zona grisak biktima roletan/biktimarioetan».  Jardunaldiaren antolatzailea UPV/EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuko Antonio Beristain katedra da. Sarrera doakoa da, edukiera bete arte.

Programa

Jardunaldiaren helburua Antonio Beristain irakaslearen legatu biktimologiko eta kriminologikoa ezagutarazi eta zabaltzea da. Horrela, bederatzigarren edizio honetan haurtzaro eta nerabezaroko biktimizazio motak izango ditugu eztabaidagai. 

Puri-purian dauden gaiak jorratuko ditugu topaketan, hala nola bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren egoera Espainian eta gizakien salerosketa sareen eskuetan erortzeko arriskua edota eraildako amen eta bikotekidearen indarkeriaren biktimen seme-alaben egoera, arreta berezia emanik Angela González Parreñoren kasuari. Nerabeen suizidioa ere landuko da topaketan, eta terrorismoari buruzko tailer bat egingo da. Era berean, ekitaldira bertaratutakoek aukera izango dute Suizidioa prebenitzeko postalak erakusketa ikusteko, aipatutako unibertsitate zentroko Txillardegi aretoan. Erakusketa horren antolatzaileak Antonio Beristain katedra eta justizia leheneratzailearen teoria eta praktika laborategia (IVAC/KREI) izan dira.

IX. Antonio Beristain Ikerketa Saria

Kriminologiaren Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak deitutako “Antonio Beristain” Ikerketa Biktimologikoaren IX. Saria 11:30ean, aipatutako zentroan, banatuko da, Antonio Beristain IX. Topaketaren esparruan.

Edizio honetako saria ex aequo izan da María Inés Dunis Aldave (UPV/EHU) eta María Vaquero Gil (Miguel Hernández Unibertsitatea) graduondoko ikasleentzat. “Terrorismoaren biktimen ahotsak entzuten” lana egin du lehenak eta “Genero indarkeriaren ondorioz hildako emakumeen ondorengo adingabeen garrantzi biktimologikoaren alderdi juridikoak” bigarrenak.