euskaraespañol

Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduaren zabalkundea

Farmazia Fakultateak bigarren hezkuntza eta batxilergokoko 100 ikasle baino gehiago hartuko ditu EZTko gradua zabaltzeko jardunaldietan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/01/24

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultateak Elikagaien Zientzia eta Teknologiako gradua (EZT) sustatzeko bosgarren jardunaldiak burutu ditu; ‘Elikagaien Zientzia eta Teknologia (EZT) eta bere garrantzia XXI. mendean’ izenburuarekin. Batxilergoko eta lanbide hezkuntzako ehun ikasle baino gehiago aritu ziren jardunaldi horietan, Euskal Autonomia Erkidegoko 40 ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak, fakultateko laborategiak bisitatzen. Ekimen honetan arlo ezberdinetako irakasleek hartzen dute parte; hots, Elikagaien Teknologia, Mikrobiologia, Elikadura eta Bromatologia eta Kimika Ez Organikoa, bai eta Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteak ere.

Jardunaldi hauen bidez, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako graduari buruzko informazioa zabaldu nahi da unibertsitatera etortzeko diren ikasleen artean, elikagaien teknologoaren lanbidearen berri emanez, berauen formazioa, gaitasunak, trebetasunak eta lanbide irteera ugari barne.

Farmazia Fakultateko gradu aretoan informazio saioa jaso eta elikagaien planta pilotua bisitatu eta gero, etorri ziren ikasleek fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia, Nutrizioa eta Bromatologia, Kimika ez Organikoa eta Elikagaien Teknologia sailetako laborategiak ezagutu zituzten, EZTko graduko ikasleek praktikak egiten dituztelarik bertan. Laborategiotan, jarduera praktiko batzuk egin zituzten Elikagaien Zientzia eta Teknologiarekin erlazionatuta, arlo honetako profesionalak noraino den inportantea jakin dezaten. Era berean, gerora ikasle izan zirenek Lascaray Ikergunea ere ezagutu zuten, bertan Elikagaien Prozesatze, Kalitate eta Segurtasun ikerketa taldearen laborategiak bisitatu zituzten, bai eta Zerbitzu Orokorren Erresonantzia Magnetiko Nuklearrekoa ere. Bietan Elikagaien Zientzia eta Teknologiari buruzko ikerketak eramaten dira aurrera gaur egun.