euskaraespañol

Diru-laguntzak atzerriko ikasleentzako

UPV/EHUko eta Bilboko Udaleko programak 8.000 euroko partida du 2017/2018 ikasturtean ostatua ordaintzeko

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/21

Irudia

Bilboko Udalak eta UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordeak sinatutako hitzarmenaren bidez, UPV/EHUrekin atzerriko hitzarmena duten unibertsitateetatik datozen atzerriko ikasleei ostatatzeko diru-laguntza emango diete 2017/2018 ikasturtean. Hain zuzen ere,  Bilboko Udalaren Garapenerako Lankidetzarako III Plan Zuzendariak lehenetsitako herrialdeetan diren unibertsitateetako ikasleek eskatu ahalko dituzten laguntzak dira; hau da, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Honduras eta Peru etorritakoentzako ikasleek lehentasuna dute. Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatean Gradu ikasketak ikasten ari diren errefuxiatuek edo asiloa eskatzen dutenek ere jaso ahalko dituzte diru-laguntza horiek.

Laguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da, eta Bilboko Udalaren Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak jarri du. Onuradun bakoitzak gehienez ere 1.500 eurotako laguntza jasoko du. Hiru epe izango dira, programaren kreditua agortu arte. Eskaerak aurkezteko lehenengo epea 2018ko urtarrilaren 19an bukatuko da. Bigarrena 2018ko apirilaren 22ra arte izango da, eta azkena, 2018ko ekainaren batera arte.