null

Kalitatezko irakaskuntzari aitortze ekitaldia

Noiz eta non

2019/05/31, 11:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Jardunaldia unibertsitate komunitate osoari zuzenduta dago eta kalitatezko irakaskuntza aitortuko da Docentiaz programaren bidez ikasleek beren irakasleen jarduerari buruz egindako ebaluazioak kontutan hartuta.

Jardunaldian parte hartuko dute:

  • Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea.
  • Adolfo Morais, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea.
  • Eva Ferreira, Unibasqeko zuzendaria.

Ekitaldian Eduardo García Jiménez, Sevillako Unibertsitateko katedradunak hitzaldia eskainiko du: “Valor añadido del profesor: retroalimentación a los estudiantes”.

Docentiaz programari buruz

Docentiaz programa UPV/EHUk garatu du, Hezkuntza Ministerioak unibertsitateko irakasleen kalitatea bermatzeko eta haien garapena eta errekonozimendua bultzatzeko ezarritako jarraibideen arabera.

Programa horrek Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (Unibasq) ebaluazio zorrotza gainditu du berriki, eta, beraz, irakasleak ebaluatzeko sistema egiaztatu bat duen lehen euskal unibertsitatea da UPV/EHU.