euskaraespañol

Dokumentala: ‘Ara Malikian. Una vida entre las cuerdas’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/17, 18:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

‘Ara Malikian. Una vida entre las cuerdas’ dokumentalean Ara Malikian biolinista polifazetikoaren historia kontatzen da, bere bizitzako pasarte esanguratsuenak kontatuz, eta musika klasikoari eta garaikideari egin dion ekarpen paregabea azalduz.

Zahar, gazte eta haur, publiko guztiengana hurbiltzea lortu du musika klasikoa, genero guztiak aurreiritzirik gabe erabiliz —hasi Bachetik eta Led Zeppelinera—, kultura aniztasuna ipar izanik.

Ara Malikiani eta talde osoari jarraitu dio dokumentalak beren azken Bira Sinfonikoan, hainbat herrialdetan zehar: Espainia, Libano, Frantzia, Ingalaterra, Txina, Errusia, Maroko, Argentina, Uruguai, Alemania…

Aldi berean, haren historia pertsonal liluragarria kontatuko du filmak: musikak bizitza salbatu zion gerratik ihes egin ostean; 14 urterekin utzi zuen Beirut eta, harrezkero, nomada ibili izan da musika munduan zehar eramanez. Gainera, mintzatuko da musikari buruz duen ikuspegiaz, bere kezkez, ibilbideaz eta proiektuez. Ibilbide profesionala eta pertsonala erakutsiko ditu dokumentalak.

Ondoren, solasaldia izango da Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen eskutik.

Sarrera doan, aretoa bete arte.