euskaraespañol

Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XX. sariaren banaketa ekitaldia

Noiz eta non

2021/05/27, 12:00

Kokapena

Antonio Beristain Areto nagusia - Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, maiatzaren 27an, 12:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Zentroaren areto nagusian, Donostian, Donostiako Orfeoia-UPV/EHU XX. Sariaren banaketa ekitaldia egingo da.

Koldo Ríos Álvaro Doktoreak eta Donostiako ‘Francisco Escudero’ Musika Kontserbatorio Profesionalak jasoko dute aipatutako saria. Hau bi helbururekin sortutako saria da: musika munduko ibilbidea aitortzea eta musika ikerketa bultzatzea. ‘Francisco Escudero’ Musika Kontserbatorio Profesionalak saria jasoko du bere ibilbide musikal formakuntzan luzeagatik, eta musika ikerketaren saria, berriz, Koldo Ríos Álvarok jasoko du, ‘Iconografía musical en el País Vasco hasta 1600: Catalogación y estudio’ izeneko lanagatik.

Ekitaldi akademikoan parte hartuko dute: Donostiako Orfeoiko presidente José María Echarrik eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustín Erkiziak.

Ekitaldia bukatzean, Donostiako Orfeoiak bere errepertorio tradizionaleko lanak joko ditu emanaldi labur batean.

Gaur egungo osasun egoera dela eta, ekitaldia ez da irekia izango.