euskaraespañol

Duluth taldeak Musiversikaren lehenengo edizioa irabazi du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/10/01

Irudia
Duluth taldea. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Duluth taldeak irabazi du Musiversikaren lehenengo edizioa, UPV/EHUn kantari eta interprete gazteak aurkitu eta sustatzeko helburua duen lehiaketa, unibertsitateko jardun musikalak, estiloa edozein delarik, dituen kultur erakargarritasuna eta garrantzia azpimarratu eta piztu nahi duelarik. Finalera iritsi zen beste taldeak, Exceso taldeak, publikoaren saria eraman zuen.

Azken fasea UPV/EHUren Arabako Campuseko Unibertsitate Pabiloian burutu zen eta Irantzu Hijazo Moni Garage Gasteizko taldeko kantari eta teklistak, Asier Fernández The Soulbreaker Company taldeko gitarra joleak eta Miren Narbaiza Napoka Iria jada desagertu eta orain Mice izena duen bikote euskalduneko kideak osatu zuten epaimahaia.

Gogoan izan Duluth izango dela UPV/EHUren ordezkaria G-9 unibertsitate arteko V. lehiaketa musikaleko finalean, Jarandillla de la Veran (Cáceres) 2018ko urriaren 6an egingo den finalean.