euskaraespañol

UPV/EHUk 525 doktore berri izendatuko ditu

Noiz eta non

Noiztik: 2017/05/26 Noiz arte: 2017/05/22, 18:00 - 11:46

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 26, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g. Leioa), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak 2016ko doktore berriak eta 2013-14 ikasturteko doktoregoko sari bereziak izendatuko dira.

Guztira iaz 282 emakumek (%54) eta 243 gizonek (%46) irakurri zuten tesia UPV/EHUn. 2016an, beraz, 525 tesi burutu ziren. Hau da tesien eta jakintza arloen arteko lotura:  Zientziak (133), Ingeniaritza eta Arkitektura (77), Osasun Zientziak (87), Gizarte eta Lege Zientziak (124) eta Arte eta Giza Zientziak (104). Azpimarratu beharra dago tesi horietatik 155 nazioartekoak izan zirela, eta 53 euskaraz defendatu zirela, 2015eko datuak hobetuz. Halaber, 2013/14ko doktoregoko 45 sari bereziak ere emango dira ekitaldi honetan. Sari hauek ematen zaie nazioarte mailan izan duten garrantziagatik, zientziari egin dioten ekarpenagatik eta era adierazgarrian jakintza berriaren sorreran lagundu izanagatik nabarmendu diren tesiei.

Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea izango dugu ekitaldi buru. José Ignacio Armentiak, Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak, aurkezpena egingo du, eta Rafael Avilés Gonzálezek, UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoaren arloko katedradunak emango du ondoko ikasgaia: " Algunas reflexiones sobre la utilidad, evolución y perspectivas de la investigación para el diseño de máquinas ".

Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean.