Margarita Salas ikertzailea, Medikuntza eta Odolontologia Fakultatean
Noiz eta non
Noiztik: 2015/03/23 Noiz arte: 2015/03/18, 12:30 - 13:10
Deskribapena
Astelehenean, martxoak 23, 12:30ean, UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa, z/g. Leioa) zientzialari eta ikerketa biomolekurreko aitzindari Margarita Salasek "El virus bacteriano ø29. De la Biología Molecular a la Biotecnología" hitzaldia emango du. Bere ikerlanik ezagunena "phi29" bakterio-birusari dagokiona da. Haren ikerketari bere bizitza profesionalaren zati handi bat eskaini dio, zehazki 1967etik. Hitzaldia bukatu ondoren, omenaldi gisa Margarita Salasek kamelia bat landatuko du Fakultateko lorategian.
Margarita Salasek (Canero-Asturias, 1938) ikerlari gisa karrera luzea eta zabala garatu da, Alberto Solsen eta Severo Ochoaren ikaslea izan zen, Estatu Batuetako Zientzia Akademian sartu zen lehen emakume espainol izan zena eta hainbat sari jaso ditu, adibidez: Santiago Ramón y Cajal Ikerketa Sari Nazionala, Biokimika eta Biologia Molekularraren Espainiako Elkartearen Domina, Helena Rubinstein-UNESCO "Women in Science" saria, Alfontso X.a Jakitunaren Ordena Zibilaren Gurutz Handia eta Lan eta Gizarte Arazoetako Ministerioak ematen duen Lan Merezimendua Urrezko Domina.