euskaraespañol

UPV/EHUko %0,7 Elkartasun Fondoak 108.000 euro banatuko ditu garapenerako sei proiekturi

Noiz eta non

2015/03/27 2015/03/27, 12:00 - 14:00

Irudia

Deskribapena

Hauxe izango da Fondoak antolatuko duen azken ekitaldia

Ostiralean, martxoak 27, 12:00etan, Leioako Biblioteka eraikineko Batzar Aretoan, 0,7 Elkartasun Fondoaren dirua banatzeko ekitaldia ospatuko da. 1996ean UPV/EHUko irakasle eta langileek sortutako elkartasun fondo honetan, kide bakoitza hilero bere lansariaren % 0,7aren ematera engaiatzen zen. Orain banatuko diren 108.176,26 euro Fondoaren 450 bazkidek 2014an emandako dirua da eta aukeratutako proiektuak dira bazkideen bozketan boto gehien jaso zutenak. Iazko maiatzean bilera ezohikoan bazkideek Fondoa desegitea erabaki zutenez, beraz, hauxe izango da antolatuko duen azken ekitaldia.

Aurten diruz lagundutako sei proiektuak hauek dira:

  1. Hezkuntzarako sarbidea Keniako kokalekurik pobreena den Kiberako ume oso kalteberentzat- (Derandein elkartuak aurkeztua)
  2. Lehen mailako hezkuntzarako sarbidea Burkina Fasoko Fada N'Gourma-ko 180 umerentzat (Manos Unidas-ek aurkeztua)
  3. Tinduf-eko Aaiun-eko itsuen eskolaren elektrifikazioa eguzki panelen bidez (Bir Lehlu-k aurkeztua)
  4. Hezkuntza eta elikaduraren bidez, umeen osasuna sustatu Bas Congo probintzian (Kongo) (Medicus Mundik aurkeztua)
  5. Hezkuntzarako eskubidea sustatu Anantapur barrutiko hainbat eskualdetan (India) (Vicente Ferrer)
  6. Emakumeentzako alfabetizazio, lehen hezkuntza eta formakuntza politikorako eskola Quitoko zonalde marjinaletan (Ekuador) (SETEMek aurkeztua)

 

Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/rowupv07/

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa