euskaraespañol

Antropozenoa, hitzaldia Alejandro Cearretarekin

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/14 Noiz arte: 2015/04/01, 19:00 - 13:45

Deskribapena

Asteartean, apirilak 14, 19:00etan, Azkuna Zentroko (-1 solariua) Auditorioan (Arrikibar plaza, 4. Bilbo), Alejandro Cearreta UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologiako irakasleak antropozenoari buruzko nondik norakoak azalduko ditu 'El Antropoceno: ¿estamos en un nuevo tiempo geológico? izeneko hitzaldi-mahai-inguruan. Ekitaldia gazteleraz izango da.

Hainbestekoa izan dagiza jarduerek Lurran izan duten eragina garai geologiko bat abiarazi dutela pentsatzeko? Azkeneko urteotan Antropozeno izena proposatu da gure planetako historiarengarai berri honentzat, eta denbora geologikoaren eskalan sartzea aztertzen ari da. Bere hasierako momentua ezartzeko hiru aukera planteatu dira: iraultza neolitikoa, duela milaka urte; industri iraultza, XVIII. mendean, eta azkenik XX. mendearen erdialdean hasi zen garapen zientifiko-ekonomikoa, energia nuklearraren erabilpenarekin.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Sarrerak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren berrikuntza guztiak ezagutu ditzakezu bere webgunearen  eta bere Facebookeko orriaren bitartez.

 

 

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa