euskaraespañol

Industralizazio garaiko gizarte krisiei buruzko jardunaldia

Noiz eta non

2015/04/16 2015/04/16, 15:00 - 19:00

Deskribapena

Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako III. Jardunaldiei amaiera emanen die Sara Lallana del Río irakaslearen hitzaldi eta ondoko eztabaidak

Ostegunean, apirilak 16, 15:00tan, UPV/EHU Zuzenbide Fakultateko Bizkaiko Atalean (Sarriena auzoa z/g, Leioa) iraganen da Krisia eta Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako III. Jardunaldiei amaiera emanen dion emanaldia. Garbiñe Biurrun Mancisidor eta Sara Lallana del Rio UPV/EHUko irakasleek, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren laguntzaz antolaturiko hirugarren ale hau, pasa den martxoaren 5ean hasi zen. Krisi garaiko Lan Erreformak, Gizarte Segurantzaren gaurkotasuna edota Lan Harreman Kolektiboak izan dituzte orain arteko solas gaiak. Osteguneko hitzorduan berriz, Industrializazio Garaiko Krisi Sozialak izanen dituzte aztergai.

Egitarau osoa:

Apirilak 16, 15:00etan:

  • 15:00-17:30 Germinal filmaren emanaldia
  • 17:30-18:15 Sara Lallana del Ríoren hitzaldia. "Las crisis sociales durante la industrialización. Una aproximación histórica"
  • 18:15-18:45. Eztabaida
  • 18:45-19:00 Amaiera
UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa