euskaraespañol

"Giza eboluzioa: zer ez dakigu eta zer uste dugu dakigula?"

Noiz eta non

2015/04/21 2015/04/21, 19:00 - 21:00

Irudia
Homo floresiensis

Deskribapena

Asteartean, apirilak 21, 19:00etan, Azkuna Zentroko (2 solariua) Mediatekan (Arrikibar plaza, 4. Bilbo), Carmen Manzano UPV/EHUko Antropologiako Irakasleak 'Giza eboluzioa: zer ez dakigu eta zer uste dugu dakigula?' izeneko hitzaldia emango du.

Homininoen taldean bizirik dirauen espezie bakarra gurea da: Homo sapiens. Alabaina, egoera zeharo desberdina zen iraganean; zenbait unetan espezie bat baino gehiago bizi izan zen aldi berean. Giza leinua osatzen duten espezieen arbola genealogikoari buruzko zenbait gauza ezagutzen dugula uste dugu, baina badaude ebatzi gabeko gaiak: zein espezie izan zen Homo generoaren arbasoa? Zenbat espeziek osatzen dute generoa? Noiz agertu ziren gizakion ezaugarri nagusiak: bipedalismoa, entzefaloaren handitzea...? Galdera horiei erantzuna ematea da, besteak beste, antropologiak hurrengo urteetan izango duen erronka nagusietakoa.

Zientziateka programaren baitan sartzen da hitzaldi hori; hots, hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da Zientziateka. Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da. Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Kultura Zientifikoko Katedraren berri guztiak ezagutu ditzakezu bere webgunearen eta Facebookeko orriaren bitartez.