euskaraespañol

Bizitzarako Trebetasunak Nazioarteko IV. Mintegia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/04/22 Noiz arte: 2015/04/21, 09:00 - 09:54

Irudia

Deskribapena

Apirilaren 22an eta 23an, UPV/EHUko Bilboko Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), Bizitzarako Trebetasunak Nazioarteko IV. Mintegia egingo da, EDEXek eta Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak elkarrekin antolatuta, Organización Panamericana de la Salud erakundearen laguntzaz. Bizitzarako trebetasunak pertsonen eta komunitateen ahalduntzea sustatzeko abileziak dira; abilezia horien bitartez,bizitza kontrolatzeko gaitasuna lortu nahi da zenbait esparru garrantzitsutan; besteak beste, osasunean, hezkuntzan eta gizarteratzean. Honako trebetasun hauek: norberaren ezagutza; enpatia; adierazpen komunikazioa; pertsonen arteko harremanak; erabakiak hartzea; arazoen eta gatazken kudeaketa; sortze pentsamendua; pentsamendu kritikoa; emozioen eta sentimenduen kudeaketa; eta, tentsioen eta estresaren kudeaketa.

Mintegiaren helburu nagusiak dira: Bizitzarako trebetasunen arloan hezkuntza ereduaren ezagutza sustatzea, Osasunarekin, ongizatearekin eta bizikidetzarekin lotutako esparruetan aurrerapausoak bultzatzeko eredu honen ahalmenaren inguruan gogoetak partekatzea, eta Esparru hauetan Europatik eta Latinoamerikatik datozen esperientzia oparoak aurkeztea.

Jarduera hezkuntzaren, osasunaren sustapenaren, drogen gehiegikeriaren prebentzioaren, hezkuntza afektibo-sexualaren, eta herritarren bizikidetza eta kulturaren sustapenaren arloetan politika publikoak diseinatzen dituzten talde profesionalentzat eta haurrekin, nerabeekin eta gazteekin esku hartzeko interesa duten pertsonentzat dago zuzendua.

EGITARAUA

Mintegiaren egitarauak bost bloke ditu:

I. blokea: osasuna sustatzea.
II. blokea: hezkuntza afektibo-sexuala.
III. blokea: herritarren bizikidetza eta kultura.
IV. blokea: mendekotasunen prebentzioa.
V. blokea: esku hartzeko tresnak.