euskaraespañol

Errusieraren eguna Letren Fakultatean

Noiz eta non

2015/04/23 2015/04/23, 11:00 - 14:35

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, apirilaren 23an UPV/EHUko Letren Fakultatean Errusieraren Eguna ospatuko da, ‘Errusieraren Urtea Espainian' gertaeraren hasiera dela eta. Fakultateko gradu aretoan egingo den ospakizunean hitzaldiak, errusiar musikako kontzertua eta beste jarduera batzuk izango dira (ik. erantsitako programa eta kartela).

11.00-11.10
Iñaki Bazan, UPV/EHUren Letren Fakultateko dekanoaren hasierako agurra, ‘Errusieraren Urtea Espainian' ekimena dela eta.
11.10-11.25
Natalia Petrovskaya (UPV/EHU): ‘Fonética rusa para hispanohablantes' liburuaren aurkezpena.
11.25-11.45
Roberto Monforte (UPV/EHU): ‘Turgenev y el Quijote'.
11.45-12.00
Errusiari buruzko argazki erakusketa, Georgi Salonin argazkilariak egina Errusiako Artisten Elkarteko kideak.
12.15-13.15
Errusiar musika herrikoi eta klasikoaren kontzertua, Yekaterina Antipovaren eskutik, nazioarteko lehiaketetan sariduna eta RTVEko abesbatzako mezzo-sopranoa.
13.15-14.00
Errusiar produktuen lunch-a eta alfabeto zirilikoaren gaileten banaketa.