euskaraespañol

Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko diploma banaketa ekitaldia

Noiz eta non

2015/04/27 2015/04/27, 18:00 - 19:30

Deskribapena

Astelehenean, apirilak 27, 18:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditorioan (Abandoibarra etorbide, 4. Bilbo) UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko ikasleei diplomak banatuko zaizkie. Guztira, 757 gazte tituludunek jasoko dituzte beren diplomak, Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Cristina Uriarte; UPV/EHUko errektorea, Iñaki Goirizelaia; Bilboko Alkatea, Ibon Areso; eta Eskolako zuzendaria, Enrique Amezua, beste agintari batzuk tarteko dituen ekitaldian. Bestalde,  promozio hau Bolonia Planari jarraiki Eskolan ikasketak amaitu dituen lehenengoa da.