euskaraespañol

Garapenean produkzioak jokatzen duen paperaz mintzatuko da Ha-Joon ekonomialaria

Noiz eta non

2015/04/27 2015/04/27, 18:00 - 20:00

Ha_Joon Chang

Deskribapena

23 Things They Don't Tell You About Capitalism liburuaren egileak Kapuscinski Development Lectures Europako programaren baitan emango du hitzaldia

Astelehenean, apirilak 27, 18:00etan, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Areto Nagusian (Lehendakari Agirre etorbidea, 83. Bilbo) Ha-Joon Chang ekonomialariak Garapenaren diskurtsoa beregituratzen: ekoizpenaren zeregina hitzaldia eskainiko du. Joon Chang munduko ekonomista garrantzitsuenetakoa da, garapenerako ekonomian aditua da eta erakunde-ekonomia berriaren paradigmapean kokatzen da. Hegoak, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak, antolatutako mintzaldia Kapuscinski Development Lectures Europako programaren baitan egingo da. Sarrera doakoa izango da eta konferentzia zuzenean itzulita entzuteko aukera egongo da.

Ha-Joon Chang, Cambridgeko Unibertsitateko Ekonomia irakaslea da eta hainbat aldizkaritan publikatutako artikuluez gain, 15 liburu argitaratu ditu; besteak beste,  hauek azpimarra daitezke:Kicking Away the Ladder, Bad Samaritans, 23 Things They Don't Tell You About Capitalism eta Economics: The User's Guide.

Bere idazkiak 36 hizkuntzetara itzuli eta 39 herrialdetan argitaratu dira.  Nazioartean, bere liburuen 1,8 milioi ale saldu dira. 2003ko Gunnar Myrdal Saria eta 2005eko Wassily Leontief Sariak jasota ditu. Garapen ekonomiaren alorreko literaturan aipamen gehien duen ekonomialarietako bat da, gainera. Munduko Bankurako, Europako Inbertsioetarako Bakurako, baita Oxfam eta Nazio Batuen zenbait agentzietarako aholkularitza lanak egin ditu eta Washington D.C.ko Center  for Economic and Policy Research erakundeko kidea da.

Kapucinski Development Lectures izeneko ekimenak Europako Batasuneko ikasle eta publikoari garapenaren inguruko gaiez eztabaidatzeko aukera paregabea eskaintzen die. Gaiak, besteak beste, honakoak dira: klima aldaketa, giza eskubideak, garapenerako laguntzaren eraginkortasuna, Europa eta Afrikaren arteko harremanak eta Milurteko Garapen Helburuak. Lehen mailako ekitaldi honek ekarpena egin nahi die Europako garapen politiken inguruko eztabaidari eta hauen formulazioari.