euskaraespañol

Bernedotik Ebrorako bidaia geologikoa Arabako Errioxatik barrena

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/09 Noiz arte: 2015/05/05, 08:30 - 09:14

Zikloa

Geoloeguna 15

Irudia

Deskribapena

Larunbat honetan, maiatzak 9, Geoloeguna ospatuko da, gizarteari geologia eta geologoaren lanbidea gerturatu eta azaltzeko jarduera izanik. Funtsean, geologoek gidatutako kanpoko txangoa da, erabat dohainekoa eta jende guztiari irekitakoa.

Arabako Geoloeguneko abiapuntua Bernedo izango da eta, bertatik, Ebro ibaira iritsiko da, arabar Errioxako egitura geologiko eta litologikoak aztertuz eta ezagutuz. Halaber, urak egitura horien osatzerakoan egindako lanari ere begiratuko zaio. Txangoan hiru tarte egin beharko dira oinez, guztiak kilometro batetik beherakoak, eta beste hirutara ibilgailuz iritsiko. Jarduera behar bezala egin ahal izateko, gomendagarria da arropa eta oinetako egokiak eramatea, bai eta txaleko islatzailea ere.

Ibilbidean eman beharreko azalpenak Luis Eguiluz, Alberto Bandrés, Rut Jiménez, Fernando Sarrionandia eta Josu Junguitu UPV/EHUko irakasleen eskutik egongo dira, bertatik bertara egingo zaizkien galderak erantzungo dituztela.

Aurtengoan, Geoloegunak berrikuntza adierazgarri bat dakar. Ekintzak duen dibulgazio interesa eta gizarte eragina kontutan hartuta, Europar Batzordeak 2015eko Aste Berdearen barruan (Green Week 2015) sustatzen dituen jardueretako bat da.

Informazioa eta izen-ematea
Izena eman 945014541 telefonoan edo (luis.eguiluz@ehu.es) helbide elektronikoan.
Izena emateko azken data: maiatzak 8. Plaza mugatuak.
Txangoa da 8.30etan abiatuko da unibertsitate campuseko aparkalekutik. Bernedotik 9.15etan abiatuko da.
Informazio gehiago Espainiako Elkarte Geologikoaren web gunean: http://www.sociedadgeologica.es/divulgacion_geolodia.html