euskaraespañol

Eztabaida politikoa UPV/EHUn: "Gazteok hauteskundeen aurrean"

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/11 Noiz arte: 2015/05/08, 12:00 - 11:18

Irudia

Deskribapena

Astelehenean, maiatzak 11, 12:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), eztabaida politikoa burutuko da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Ikasle Kontseiluak antolatuta, "Gazteok hauteskundeen aurren" izenburupean eta alderdi politiko nagusiek datozen hauteskundeetara aurkeztuko dituzten hautagaien partaidetzarekin.

Hain zuzen ere, eztabaidan izango dira Unai Rementeria (EAJ-PNV), Carlos Totorica (PSE-EE), Javier Ruiz (PP), Miren Larrion (EH Bildu), Roberto Uriarte (Podemos) eta Xabier Jimenez (IU-Irabazi). Antolatzaileek adierazi dutenez, UPyD eta Ciudadanos alderdiak ere gonbidatu dituzte, baina ez dute gonbidapena onartu.

Ekitaldia, Unibertsitateko irakasle eta ikasle guztiei dago zuzenduta.