euskaraespañol

UPV/EHUko Gobernu Kontseilua Arabako Errioxan bilduko da

Noiz eta non

2015/05/12 2015/05/12, 09:30 - 08:49

Deskribapena

Maiatzaren 12an, UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak eta bere Gobernu Kontseiluak ohiko bilera egingo du Arabako Errioxan. Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturala hautagaitza, eskualdeak biltzen dituen berezitasun eta aparteko balioengatik, UNESCOren Munduko Ondare izendatzeko bidean da.

Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako lehendakari Jokin Villanuevak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek (Joxean Muñoz, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea eta Imanol Agote, Kultura Ondarearen zuzendaria), Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak, Inés Baigorri elkarteko gerentea ordezkaria dela, eta Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea Elkarteko lehendakari Juan Manuel Lavínek ongietorria egingo diete eta euren esker ona adierazi unibertsitateko errektorego-taldeko kideei, Arabako Errioxaren aldeko atxikimendua azaltzeagatik eta laguntza emateagatik.

Pasa den urrian izan zen ebaluatua 'Errioxako eta Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturala' hautagaitza, eta UNESCOK zer erabaki hartu zain gaude.

Arabako Errioxako eguraldiaren berezitasunek, eskualdearen aniztasunak, eta beroiei begira egokitutako hazkuntza-sistemek lotura estua daukate kultura ondasun material eta ez-materialekin, ardoaren kulturaren baitan ernatu diren horiekin, gizakiaren lana tartean. Horiek guztiek aparteko ondarea osatzen dute, eta Europan ezaguna izatea etorkizuna bermatzeko bidea izango da.

Ohiturak, bizitzeko eta lan egiteko moduak, munduarekin komunikatzeko bideak eta denboran zehar naturari erakutsitako errespetua… Arabako Errioxa eta Euskadi harrotzekoak dira.

Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia berezia eta aparta da, gizakiaren eta naturaren arteko zentzuzko eta errespetu handiko hartu-emanaren adierazpidea. Tradizioan, jardunean eta humanismoan ondo oinarrituta, gure eskualdea aurrerantz doa: berrikuntza eta garapen iraunkorra eta zuzena ardatz dituen etorkizunari begiratzen dio.