euskaraespañol

‘Algo más que morir' filmaren proiekzioa Letren Fakultatean

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/13 Noiz arte: 2015/05/12, 19:00 - 08:58

Irudia

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Kultur Hedakuntzarako Zerbitzuak antolatutako Kultur Campus programaren barruko jardueren barruan, asteazkenean, maiatzak 13, 19.00etan hasita, UPV/EHUren Letren Fakultateko Areto Nagusian Oier Martínez de Santos eta José Luis Murgaren ‘Algo más que morir' (2014) izeneko filma proiektatuko da.

Koartangon grabatutako westerna da, oro har zinemaren eta bereziki westernaren zenbait zalek artisauen moldeak erabiliz egindakoa. Zuzendariak bertan egongo dira eta, proiekzioaren ondoren, hizlari ariko dira.

Sinopsia: Dick Murray iragan iluneko gaiztagina da, bizitza aldatzeko erabaki irmoa hartu duena. Bere anaiaren bila bidaia luzea egin ondoren, itzultzen denean tokiko jauntxo batek izututako harana aurkituko du.

Sarrera dohainik eserlekuak bete arte.