euskaraespañol

Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko atalaren diploma banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/21 Noiz arte: 2015/05/20, 18:00 - 08:24

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 21, 18:00etan, Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo), Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko ataleko 2013/14 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasleei diplomak banatuko zaizkie. 13. Promozioa 92 tituludunek osatzen dute –37 lizentziadun eta 55 graduatu—.

Ospakizunean, espediente onenak izateagatik sari bereziak lortu dituzten ikasleak omenduko dira. Promozio honetan izango dira Ane Santiso Garcia eta Gorka de la Cuesta Bermejo (lizentziaturan) eta Sandra Castellanos (graduan).

Aipamen berezia egingo zaie, baita ere, Gradu Amaierako Lanen Sari Bereziei; hala, Sandra Castellanos Cámararen, Juan Climent Beitiaren eta Maitane Monleón Castellanosen lanak  aitortuko dira.

Parte hartzaileak, besteak beste:

  • Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea
  • Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua
  • Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea
  • Juan Luis Ibarra, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea
  • Juana Goizueta, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanoa
  • Ixusko Ordeñana, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko dekanordea