euskaraespañol

"Itsasoari begira" dokumentalaren emanaldia Bizkaia Aretoan

Noiz eta non

2015/05/22 2015/05/22, 20:00 - 23:00

Irudia

Deskribapena

Haur "ezberdinen" mundua ezagutzeko gonbidapena luzatzen du filmak

Ostiralean, maiatzak 22, 20:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (UPV/EHU, Abandoibarra 3, Bilbon), pantailaratuko da "Itsasoari begira" dokumentala. Itxaso izeneko 17 urteko neska gazteak eta bere ama Maierrek dute protagonizatzen pelikula. Guraso orok seme-alabentzat dituzten kezka edota zalantzetatik abiatzen da proiektua. Kasu honetan Maier eta haren senideek, neskatilarentzat dituzten arranguretan dugu abiapuntua.  Gaixotasun neurologiko batekin sortutakoa da Itxaso eta horrek ohikoak ez diren zenbait tirabira sortzen dizkie hurbilekoei. Lekukotasun eta ibilbide horretan oinarrituta, haur "ezberdinen" mundua ulertzeko parada ezin hobea da dokumentalak eskaintzen diguna.

Zesatenjuenaz kooperatiba taldeak eta honen parte diren, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasle zein irakasleak eta Lorea Pérez de Albeniz zinemagilea ibili dira dokumentalaren ekoizpen lanetan. Azken hau, Maierrekin batera egongo da ostiraleko proiekzioaren ondotik ikusleekin, ikus-entzunezko proiektu honetaz solasean.

Doaneko ekitaldia bada ere, bertara sartzeko gonbidapena eskuratzea komeni da. Pelikula euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin proiektatuko da.

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa