euskaraespañol

Badute makinek ikusteko gaitasunik?

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/26 Noiz arte: 2015/05/21, 19:00 - 12:51

Deskribapena

Asteartea, maiatzak 26, 19:00etan Azkuna Zentroko Mediateka aretoan (Arrikibil plaza, 4. Bilbo) Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak eta Gaizka Abaroa Ikusmen enpresako zuzendari teknikoak 'Badute makinek ikusteko gaitasunik? Oinarri zientifikoetatik erabilpen praktikora' izeneko hitzaldia emango dute.

Hirurogeigarren hamarkadan makinei ikusmen ahalmena emateko lasterketa zientifiko teknologikoa hasi zen. 50 urte ez dira asko, baina aurrerapauso garrantzitsuak eman dira. Hitzaldi honetan makinek ikusteko erabiltzen diren oinarri zientifiko teknologikoak aurkeztuko dira. Adibide praktikoen bidez gaur posible diren aplikazio praktikoak erakutsiko dira. Horretarako, Ikusmen izeneko euskal enpresak bere ekipamendua aurkeztuko du, aplikazio industrialetan erabiltzen dena.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Gonbidapenak Azkuna Zentroko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrera doanekoa da.

Hitzaldi hau euskaraz egingo da.

Kultura Zientifikoko Katedraren berri guztiak ezagutu ditzakezu bere webgunearen eta Facebookeko orriaren bitartez.