euskaraespañol

2014/15 ikasturtearen itxiera Arabako campuseko Esperientzia Geletan

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/28 Noiz arte: 2015/05/26, 18:00 - 10:36

Deskribapena

Ostegunean, maiatzak 28, 18.00etan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren fakultateko Areto Nagusian egingo da Arabako Campuseko Esperientzia Geletako giza zientzien titulazioaren hamaikagarren promozioko 39 ikasleri, 13 gizonezko eta 26 andrazko, diplomak banatzeko ekitaldia. Lau urtetako titulazio  honetara, adin horri berezko premia eta espektatibei moldatu ohi zaielarik, 55 urtetatik gorako pertsonak sartu ahal dira, ikaskuntza etengabearekiko interesik badute, bai eta bizitzaren etapa horretan ere.

Ekitaldiaren buru Javier Garaizar izango da, UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea; eta mahaiburutzan, Iciar Lamarain, Arabako foru-diputazioaren Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatua; José Félix Aspizua Vital Kutxa fundazioaren ordezkaria eta Puy Fernández, Esperientzia Geletako zuzendaria izango ditu.

Arabako campuseko Esperientziaren Ikasgeletan 316 ikasle egon dira 2014/2015 akademi ikasturtean matrikulaturik. Horietatik, 171 pertsonak egin dute matrikula giza zientzien titulazioan, 115ek helduentzako unibertsitate ikastaroetan eta 30 matrikulatu dira ikastaro osagarrietan.