euskaraespañol

Ezagutu Bizkaiko Esperientzia Gelak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/05/29 Noiz arte: 2015/05/28, 12:30 - 16:28

Deskribapena

Ostiralean, maiatzak 29, 12:30ean, Bizkaiko Esperientzia Geletako Areto Nagusian (Banco de España kalea, 2. Bilbon)  jardunaldi irekia egingo du zentroak. Bertan, Bizkaiko Esperientzia Geletako zuzendari Alfonso Uncetak eta ikasleen ordezkariek ikastegia erakustearekin batera, etorkizuneko ikasleei emango diete Gizarte Zientzietan Unibertsitate tituluari buruzko informazioa. Esperientzia Geletan ikasteko, 55 urte baino gehiago eduki behar dira, eta jubilatuak edo aurre-jubilatuak ere izan.

Esperientzia Gelen egitasmoak kultura zabaltzea du helburu. Horretarako, Gizarte Zientzien ikasketen lau ikasturtean Gizarte Zientzietako tituluak hainbat ikasgai ditu: Historia, Hizkuntza eta Literatura, Egundo Gizarte eta Kultura egoerak, esate baterako. Bestalde, akademia-ikasketatik kanpo ekintzak ere dauzkate ikasleek, adibidez, koroa, antzeztaldea eta eztabaidatzeko taldea.

Egitaraua

  • Alfonso Unceta zuzendariaren agurra
  • Gelei buruzko bideoaren proiekzioa
  • Ana Villar ikasleak azalduko ditu Ikasleen esperientziak
  • Gizarte Zientzietan Unibertsitate tituluari buruzko informazioa
  • Zentrora bisitaldia