euskaraespañol

Fernando Ramalloren hitzaldia, hizkuntza gutxituetako hiztun berriei buruz

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/02 Noiz arte: 2015/05/29, 11:00 - 12:34

Deskribapena

 

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrak eta UPV/EHUren Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko Hizkuntzen Jabekuntza eta Erabilerak ikertaldeak antolatuta, Fernando Ramallo irakasleak hitzaldia eskainiko du, asteartean, ekainak 2, 11.00etan hasita, UPV/EHUren Letren Fakultateko 2.76 mintegian, hizkuntza gutxituetako hiztun berriei buruz, ‘Neofalantismo, ideología y práctica social' izenaz [Neofalantismoa, ideología eta gizarte-praktika].

Fernando Ramallo hizkuntzalaritzako irakasle titularra da Vigoko unibertsitatean, 2012tik Erret Akademia Galegoko akademikoa eta Europar Kontseiluaren Hizkuntza Erregional edo Gutxituetarako Europar Gutunerako Adituen Batzordeko kidea espainiar estaturako.

Informazio gehiago Fernando Ramallori buruz:
http://unoyceroediciones.com/portfolio-item/fernando-ramallo/
http://uvigo.academia.edu/fernandoramallo