euskaraespañol

Gizarte eta Lan Arloko Aholkularitza graduondoko diplomen banaketa

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/05 Noiz arte: 2015/06/04, 12:00 - 08:53

Deskribapena

Ostiralean, ekainak 5, 12:00etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), UPV/EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolaren Gizarte eta Lan Arloko Aholkularitza lehen graduondoko diplomen banaketa ekitaldia ospatuko da.

Graduondoko hau,  gizarte eta lan arloko profesional espezialistei zuzenduta dago, enpresetan auditoriak eta aholkularitza lanak egin ahal izan dezaten. Hiru euskal lurraldeetako graduatu sozialen elkargo ofizialek, ekonomisten euskal elkargoak eta herrialdeko sindikatu guztien babesa dauka ekimenak.

Ekitaldian izango dira:

  • Carmelo Garitaonandia, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Adela Asúa Batarrita, Auzitegi Konstituzionaleko magistratua
  • Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia sailburua
  • Bartolomé Aristegui, Euskal Herriko Graduatu Sozialen Elkargoko presidentea

Gainera, 24 ikasleak, lan mutuetako eta lan ikuskaritzako profesionalak, graduatu sozialak, abokatu ekonomistak eta judikaturako ordezkariak ere izango dira ekitaldian.

Azkenik, Gizarte eta Lan Arloko Auditoreen Espainiako Elkarteko Presidenteak ere jakinarazi du joango dela, sortzear dagoen Auditore Soziolaboralen Euskadiko Elkargoarekin (IVAS/ASEE) hitzarmen bat sinatzeko asmoz, profesioa arautzeko helburuarekin. Izan ere, erakunde honek graduondoko hau babesten du eta bertan parte hartzen du.