euskaraespañol

Letren fakultateko ikasle egresatuen graduazio ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/06/26 Noiz arte: 2015/06/24, 12:00 - 13:37

Irudia

Deskribapena

Ostiral honetan, ekainak 26, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian egingo da ikastegi horretako ikasle egresatuen graduazio ekitaldia.

Goizean, 12.00etan hasita, Filologia, Ingeles Ikasketa, Euskal Ikasketa eta Itzulpengintza eta Interpretazioko titulazioei dagozkien ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

ñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektorea izango da ekitaldiaren buru eta parte hartuko dute Javier Alonso Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitateetarako zuzendariak eta Iñaki Bazán UPV/EHUren Letren Fakultateko dekanoak. Promozioaren aitabitxia Jesús Cuenca de la Rosa Frantses Filologia saileko irakasle erretiratua izango da.

Arratsaldean, 18.00etan hasita, Historia, Artearen Historia eta Geografia eta Lurralde Antolakuntzaren titulazioetako ikasle egresatuen txanda izango da.

Ekitaldi honetan, Javier Garaizar UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea, Javier Alonso Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitateetarako zuzendaria eta Iñaki Bazán UPV/EHUren Letren Fakultateko dekanoa arituko dira. Promozioaren aitabitxia Pedro Echeverria Goñi Artearen eta Musikaren Historia saileko irakasle titularra izango da.