euskaraespañol

Elikadurari eta bizimodu osasungarriei buruzko VII. mintegia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/07/01 Noiz arte: 2015/06/30, 09:00 - 10:41

Irudia

Deskribapena

Uztailaren 1etik 3ra, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateak "VII Seminario sobre Alimentación y estilos de vida saludables" mintegia hartuko du. Oraingo honetan, "elikaduraren, ariketa fisikoaren eta osasunaren garapen berriak" gaia hautatu dute sinposiorako, eta unibertsitateko, industriako eta sare ekonomiko eta sozialeko adituak bilduko dira.

Mintegian Akademiako, Industriako eta egitura ekonomiko eta sozialaren beste sektore batzuetako aditurik onenak batuko dira, eta gogoeta egingo dute hainbat lanbide esperientziatan kualifikaturiko partaide talde batekin, denek elkarrekin ikas dezaten.

Antolatzaileek diotenez, "aspalditik dakigu elikadura dela gure bizitzan garrantzitsuena eta, bizimodu osasungarriarekin batera, gu ongi eta osasuntsu egoteko iturri nagusi izan daitekeela, bai eta zoriontasunerako babes ere. Orain, gogoeta honen bidez, eta bizimodu osasungarriaren biologia gakoak ariketa fisikoarekin eta gorabidean den pertsonalizazioarekin lotuta, helburua da azalpenak aurkitzea eta denontzat baliagarri izan daitezkeen gomendioak eta jarraibideak lortzea, proiektu eta garapen berriak susta daitezen zientziaren, teknologiaren, legearen, enpresaren eta sozioekonomiaren arloan oro har".

Javier Garaizar UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak emango dio hasiera "VII Seminario sobre Alimentación y estilos de vida saludables" mintegiari, eta bertan izango dira Andreu Palou, mintegiaren zuzendaria eta Universitat de les Illes Balears-CIBEROBN unibertsitatekoa, Mónica Castillo, Farmazia Fakultateko Mugikortasunaren eta Nazioarteko Programen dekanordea, eta María del Puy Portillo, UPV/EHUko Nutrizio eta Obesitate Taldeko ikertzaile nagusia.

Hasierako hitzaldia Federación de Industrias de Alimentación y Bebidas-FIAB federazioko Jorge Jordanak emango du: "La industria alimentaria, paradigma de la innovación en España".

Informazio gehigarria