euskaraespañol

UPV/EHUk eta SD Eibarrek lankidetza akordio bat sinatu dute Ipuruan formakuntza emateko

Lehenengo argitaratze data: 2015/07/09

Irudia

UPV/EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak eta SD Eibarko presidente Alex Aranzabalek sinatu duten lankidetza hitzarmenaren helburua da formakuntza jarduerak antolatzea Ipuruan (kurtso, ekitaldi, mintegi, hitzaldiak, etab).

Lankidetza honen lehenengo emaitza 2015eko urria eta 2016ko maiatza bitartean antolatuko den kurtsoa da, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatearen lankidetzarekin, futbol talde profesionalen kudeaketa teknikoan adituak prestatzeko.

Kurtso horretan Euskadiko tamaina txikiko futbol klubetako langile teknikariei zuzendutako formakuntza egitaraua emango da, baita Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko ikasleentzat eta beste diziplina unibertsitarioak, non futbol profesionalaren alorrean sakonduko den Lehenengo Mailako klub baten esperientziari eta UPV/EHU unibertsitateari esker.

Formakuntza zehatz eta gaurkotua ematea da kurtsoaren helburua, mundu errealeko ereduetan eta alde praktiko nabarmenean oinarritua.

UPV/EHUko errektoreak "bi erakundeentzat oso aberatsa izango den" akordio honi "ilusio haundiz" aurre egiten diola esan zuen. "Gaur egun berezia da UPV/EHUrentzat eta bereziki niretzat zeren nere bi pasio daude hemen: futbola eta unibertsitatea".

"Pasa den denboraldian euskaldun guztiak sentitzen gara neurri batean Eibar taldekoak", baieztatu zuen Goirizelaiak, UPV/EHUk Euskal Herriko beste futbol talde batzuekin kontratuak sinatuta dauzkala azpimarratu zuen, baina SD Eibarrekin sinatzen duen lehenengoa da hau.
Esan zuenez, futbol klubak kudeatu ahal dituzten adituak prestatzea "eskaera duen titulua da, eta tituluak Eibarko espirituari lotzen baditugu, beharrezko osagaiak ematen dira".

Eibarko presidenteak aipatu zuen "futboletik haratago joateko ardura" eta Klubaren helburutzat jo zuen Ipuruako Iparreko Tribunan "kultura, heziketa eta giza ekintzetarako" guneak ahalbidetzea.

"Futbol profesionala eta unibertsitatea elkartzeaz oso harro gaude. Aukera oso garrantzitsua da bai Eibar taldearentzat, bai Eibarko hiriarentzat eta bere eskualdearentzat. Ipurua Tallarra proiektuaren edukia erakutsi ahalko dituzten ekimenak konkretatzen jarraituko dugu", gehitu zuen Alex Aranzabalek.

Bere aldetik, Jon Arregik, Ipurua Kirol Fundazioaren arduradunak, Eibarko estadioan hezkuntza ekimenak izateko proposamena "berriztatzailea" dela esan zuen, Wembley-ko eredua jarraituz, bere instalazioetan gelak ezarri zituen lehenengo futbol esparrua izan zelarik.

Ipurua Tallarra SD Eibarren etorkizuneko proiektu estrategikoa da. Bere Fundazioaren bidez (Ipurua Kirol Fundazioa) gauzatuko da. Ipuruako estadioaren erreformaz baliatuz, izaera modularra izango dituzten bost fasetan, heziketa gelak jarriko dira martxan, kirola, kudeaketa eta kultura bultzatzeko.
 
Ipurua Tallarra irail edo urrian estreinatuko da, goi-mailako futbolean ospe internazionala duen aditu baten hitzaldiarekin, eta ondoren, UPV/EHUrekin aurkeztutako heziketa egitaraua hasiko da, eta baita Futbol Federazio Gipuzkoarraren eskutik entrenatzaileen ikastaro ofizialak ere.