euskaraespañol

Eguneko irudia

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren azken bilera, 2014-15 ikasturtean

Noiz eta non

2015/07/09 2015/07/09, 10:00 - 15:00

Deskribapena

BIHAR, osteguna, uztailak 9, 10:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo), UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak ohiko bilera egingo du eta gai hauek aztertuko ditu, besteak beste:

  • Onartzea Klaustroko hauteskundeetarako egutegia.
  • Onartzea irakasle-ikertzaileen Lan Eskaintza Publikoa.
  • Proposamena: onartzea 2014 ekitaldiko kontuak.
  • Hainbat hitzarmen.