euskaraespañol

Automatika Jardunaldiak Bilbon lehen aldiz

Noiz eta non

2015/09/02, 11:30

UPV/EHUko Ingeniaritzako ikasleek robot humanoidea diseinatu dute UPV/EHU

Deskribapena

Sistema ziberfisikoetan aditua eta Etxe Zuriko aholkulari Andy Changek hasiera emango dio aurten UPV/EHUk antolatutako XXXVI. edizioari

UPV/EHUko Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Sailak antolatu ditu XXXVI. Automatika Jardunaldiak, zeinek irailaren 2tik 4ra arte Bizkaia Aretoan egingo diren. Topaketak, lehen aldiz Bilbon izango denak, industriaren etorkizunerako funtsezko diziplinan nazioarteko adituak bilduko ditu. Bilbora hala nola Andy Chang eta Eugenio Guglielmelli etorriko dira. Sistemen Ingeniaritzan eta Automatikan dabiltzan berrehun bat pertsonak parte hartuko dute aurten Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Sistemen Kontrol eta Integrazio Taldeak martxan jarri dituzten jardunaldietan.

Halaber, ekitaldiko programaren barruan ingeniaritza ikasleentzako lehiaketa ere jasotzen da. Talde bakoitzak errobot humanoide prototipoa aurkeztuko du, hainbat probatan lehiatzeko. Errobot Humanoideen CEABOT Lehiaketa izenekoa da, Espainiako Automatika Batzordeak antolatutakoa, espainiar estatu osoko unibertsitateetako graduko eta gradu-osteko ikasleei zuzenduta. Probetan mugikortasun testak (oztopo lasterketa, eskailerak igotzea eta jaistea…), sumo borrokak edo ikusmen probak (bi dimentsiotako QR barra kodeak dekodetzea, oztopoak identifikatzeko) jasotzen dira.

Hizlariak

Andy Chang estatubatuarra, Sektoreko mundu mailako liderretako bat den National Instruments-eko Ikerketa arduraduna dago, eta "Gauzen Internet eta Fabrikaren Etorkizuna" gaiari buruz hitz egingo du. Chang-ek Ingeniaritza Mekanikoko gradua egin zuen San Diegoko Unibertsitatean (Kalifornia, EEBB), eta Ingeniaritza Mekanikoko masterra Michiganeko Unibertsitatean. Etxe Zuriak sistema ziberfisikoetarako bultzatu duen ekimenaren partaide izan da, euRobotics-eko kide da eta IFAC Mechatronics Symposium-eko presidenteorde izan zen. Bere ikerlanak sistema ziberfisikoen azterketan zentratzen dira. CPS izenez ezagutzen dira, ingelesez dituzten siglak direla eta. Aritzen diren sistema fisikoarekin elkarrekintzan jarduteko gai diren sistema informatikoak dira, konputazio, komunikazio eta kontrol gaitasuna duten elementuei esker.

Beste hitzaldietako bat, GTRob-ek (CEA-ko Errobotika Gaikako Taldea) gonbidatutako hizlariak emango du, Eugenio Guglielmelli doktoreak, Erromako Campus Bio-mediko Unibertsitateko Biomedical Robotics and Biomicrosystems Lab izenekotik datorren eta ospe handia duen ikerlariak. "Errobotek ez dute otoitz egiten" izeneko bere hitzaldia, errobotikaren eta Adimen Artifizialaren alorretako ikerketen eta "Errobotika erreaktibo" kontzeptuaren sorkuntzaren arteko erlazioei buruzkoa izango da. Azken kontzeptu horretan, pertzepzioa eta materializazioa errobotika alorreko i+G-aren interes erdigune bilakatzen dira, sintetizatzeko eta euren jokaera lan ingurunera denbora errealean egokitzeko gai diren makinen garapenaren oinarri, Adimen Artifizial sistema indartsuak eta euren diseinuaren xedera egokitutakoak garatzen diren bitartean.

José Antonio Sánchezek "Doktoretza prestakuntzaren etorkizuna" gaiari buruz hitz egingo du. Unibertsitateko Katedradun da Ingeniaritza Mekaniko sailean. Industria Ingeniaritza Doktore Euskal Herriko Unibertsitatean eta Master in Advanced Manufacturing Technologies Manchesterreko Unibertsitatean (UMIST). Prezisiozko Mekanizatu linea zuzentzen du Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, eta 60 artikulu baino gehiago argitaratu ditu ospe handiko nazioarteko hainbat argitalpenetan.

Joseba Sainz de Murieta, "Hezkuntza eraldatzailea: Giza garapenerako teknologiak, ingeniaritza solidarioa " hitzaldiarekin. Murieta irakasle da UPV/EHU-ko Sistema Ingeniaritza eta Automatika Sailean. Iraunkortasun alorreko Berrikuntza proiektu bateko arduradun da, eta UPV/EHUko Lankidetza Kontseiluko kide, Euskadiko Mugarik Gabeko Ingeniaritza ordezkatuz.

Jose Luis Villate, "Itsasoko Energia Berriztagarrien Erronkak eta Aukerak" gaiari buruz arituko da. Zientzia Fisikoetan Lizentziatua eta Fabrikazioko teknologia aurreratuetako Masterra. Une honetan Tecnalia teknologia korporazioan ari da lanean, eta bertan, itsasoko energia berriztagarrien ikerketara eta garapenera zuzendutako 30 pertsonako taldea zuzentzen du.

Halaber, ospe handia eta aintzatespen ugari dituzten zenbait katedradun ere arituko dira bertan. Joseba Quevedorekin, Espainiako Automatika Batzordeko, CEA-ko, egungo presidentearekin batera, zenbait Automatika Sari Nazional ere bertan arituko dira, Pedro Albertos, Sebastián Dormido, Luis Basáñez, Juan Antonio de la Puente edo Eduardo Fernández Camacho, besteak beste.

Automatika Jardunaldiak

Espainiako Automatika Batzordeak (CEA) urtero ospatzen ditu Jardunaldi horiek1977tik. Jardunaldiak eztabaida foroak dira, eta bertan, ingeniaritzaren adar honekin erlazionatutako emaitzak aurkezten dira, ideiak eztabaidatzen dira eta proiektuak aurkezten dira. Automatika, industriaren barruan berrikuntzaren euskarrietako bat izateaz gain, Laugarren Industria Iraultzaren protagonista izango diren "Lantegi adimendunak" martxan jartzen ari den Industria 4.0 izenekoaren oinarria ere bada.

XXXVI. Automatika Jardunaldien antolakuntza Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Sistema Ingeniaritza eta Automatika Saileko GCIS taldearen (Sistemen Kontrol eta Integrazio Taldea) esku dago aurten, Marga Marcos katedraduna buru dela. Antolakuntzak zenbait enpresaren babesa izan du, National Instruments Spain S.L., Robotnik Automation S.L.L., Beckoff  S.A., Alecop S.Coop, Ingeteam S.A., Metro Bilbao, Petronor, Phoenix Contact S.A. eta Mathworks besteak beste; eta baita CEA-ren laguntzaile diren zenbait erakunderena ere: Prodel, Omron, Infaimon, Mathworks, Siemens, ISA Sección Española, RIAI...; eta baita erakunde publikoena ere: Bilboko Udala eta Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU.