euskaraespañol

Kirol errendimenduari buruzko eguneratze jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/12 Noiz arte: 2015/08/17, 09:30 - 11:53

Irudia

Deskribapena

Irailaren 12rako kirol errendimenduari buruzko eguneratze jardunaldia antolatu du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateak 'Intentsitate handiko entrenamendua kirol prestakuntzan' izenburupean. Intentsitate handiko entrenatzaileei eta bestelako entrenatzaileei eta prestatzaile fisikoei zuzendutako jardunaldi honek arloan adituak diren izen handiko pertsonak izango ditu hizlarien artean. Izen ematea irailaren 9a baino lehen egin beharko da.

Handiak dira kirolarien eta kirol taldeen prestakuntzak bizi dituen etengabeko aldaketak eta berrikuntzak, bai lehiatzeko egoerek sorturiko behar berezituei begira, bai metodo eta sistema gero eta zientifikoagoak erabiltzearen ondorioz. Tradizio historikoan estu oinarritutako prestakuntza eredu klasikoek leku egin diete eguneratuagoak eta zehatzagoak diren sistemei, benetako kirol egoerei egokitutakoei.

Azken aldian intentsitate handiko entrenamendua ‘trending topic', eguneroko kontu, bihurtu da kirolari eta entrenatzaileen ahotan. Lan metodo eraginkorragoek eta lehiak berak baldintzatzen duen kirol jardueratik gertuago aritzeak gai erabat interesgarri bihurtu dute entrenamendu ildo hau, eta merezi du entrenatzaileek eta kirolariek horren gainean sakon hausnar egitea eta ezagutzak eguneratzea.

Informazio gehigarria