euskaraespañol

XV. Biometriako Biltzarrak bere diziplinartekotasuna zabalduko du

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/23 Noiz arte: 2015/09/22

Deskribapena

Asteazkenean, irailak 23, 9:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), XV Biometriako Espainiar Biltzarra eta V Biometriako Iberoamerikar Topaketaren (CEB-EIB 2015) irekiera ekitaldia ospatuko da. UPV/EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Sailak antolatu du nazioarteko kongresu hau.

Irekiera ekitaldian parte hartuko dute:

  • Fernando Plazaola, UPV/EHUko Ikerketa arloko errektoreordea
  • David Conesa, Biometriako Espainiar Elkarteko presidentea
  • Julio Di Rienzo, International Biometric Society-ko iberoamerikar erregioetako ordezkaria
  • Vicente Núñez, CEB-EIB 2015eko batzorde zientifikoko presidentea
  • Inmaculada Arostegui, CEB-EIB 2015eko antolaketa batzordeko presidentea

Kongresu hau nazioartekoa da eta International Biometric Society (IBS) delakoaren lau eskualdek hartzen dute parte bere antolaketan, zehazki, Espainia, Argentina, Txile eta Erdialdeko Amerika-Karibe. Horretaz gain, Italia eta EMR eskualdeek parte-hartze garrantzitsua dute. XV Biometriako Espainiar Biltzarra eta V Biometriako Iberoamerikar Topaketaren helburu orokorra da Biologian, Medikuntzan, Psikologian, Farmakologian, Nekazaritzan eta izakiei loturiko beste zientzietan, metodo estatistiko eta matematikoen garapena eta aplikazioa bultzatzea eta zabaltzea.

CEB-EIB 2015 kongresuan 169 pertsonak (%55 emakumezkoak) eman duten izena. Beraien arteko 29 Euskal Autonomia Erkidegotik datoz, 83 Espainiako Estatutik, 30 Latinoamerikatik eta 27 beste herrialdeetatik. Denetara, 78 ahozko komunikazio eta 61 poster aurkeztuko dira. Aipaturiko lanen arteko 24 ikertzaile gazteek aurkeztu dituzte.

Egitarau zientifikoan hiru osoko bilkura nabarmentzen dira, eta hizlariak honako hauek izango dira: David Conesa (Valentziako Unibertsitatea), Helene Jacqmin-Gadda (INSERM U897 - ISPED, Bordeaux, France) eta Alvaro Muñoz (Johns Hopkins University, Maryland, USA). Era berean, Ikerlari Gazteen Saio Berezia ere azpimarragarria da. Saio horretarako aukeratuak izan dira Gustavo Giménez (Comahueko Universidad Nacional. Argentina), Luis Hernando Vanegas (Kolonbiako Universidad Nacional. Kolonbia), Diego Armando Ayma (Madrilgo Universidad Carlos III. Espainia) eta Manuel Higueras (Public Health England. Erresuma Batua).

Informazio gehigarria