euskaraespañol

‘Espazioa-Sentimendua Heimat/Aberria/Patria' nazioarteko jardunaldiak

Noiz eta non

Noiztik: 2015/09/23 Noiz arte: 2015/09/21, 10:00 - 16:25

Irudia

Deskribapena

Irailaren 23tik 25era burutuko da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko gradu aretoan ‘Espazioa-Sentimendua Heimat/Aberria/Patria: Literatura 1945az geroztik' II. nazioarteko jardunaldiak, UPV/EHUren Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saileko ‘Heimat-Bruch-Distanz' ikertaldeak antolatuta, ‘Valentin de Foronda' Gizarte Historiaren institutuaren laguntzaz.

Hitzaldiak alemanez eta ingelesez egingo dira eta "Heimat" kontzeptua nazioarteko eta diziplina arteko ikuspuntu batetik aztertuko da, "Heimat" ideia "Aberria" eta "Patria" bezain zaila baita eta alderdi anitzekoa, euskal gizartean duten parekideak baitira.

Gainera, Irailaren 24an, arratsaldeko 19etan, jardunaldi hauen programaren barruan, elkarretaratzea egingo da Dragica Rajčić idazlearekin, Kroaziako Split hirian jaiotako idazle ezagunarekin, zenbait idazlan irakurriko digularik, migrazioaren eta atzerrialdiaren bizipenak azalduz, egunerokotasun handiko gaia izanik egunotan. Kroaziar idazle honek gaur egun  Suitzan du bizileku eta Adalbert von Chamisso saria lortu du bere idazlanengatik. Ekitaldia alemanez garatuko da eta UPV/EHUk finantzatutakoa da, Suitzaren enbaxadaren laguntzaz.

Informazio zabalagoa, http://tagungrgh2015.wordpress.com blogean.